Archive for 24 enero 2008

ENTZUMENA

enero 24, 2008

entzumena.doc

Defizit auditibo baten aurrean aurkitzen garenean erregistro eredu hau lagungarria izan dezake. Honetan arazoaren ezaugarriak, historia ebolutiboa eta behar dituen komunikazio sistemak eta bere erabilpen maila zehaztu egin ahal ditugun datu aipagarrienak erregistratu egin ahal ditugu.

Anuncios

HIZMOTELTASUNA EDO DISFEMIA

enero 17, 2008

1-disfemia-textos.pdfanexo%20xiii-disfemia.pdf

Hemen deskribatutako egoera orokorra gora-behera, hizmoteltasun edo disfemia pertsona disfemikoaren araberakoa izango da, garrantzi handia du berak nola bizi duen zailtasun hori.  disfemia.doc .

Disfemia lantzeko zenbait material ere aurkituko duzue.

GARUN PARALISIA ETA HIZKUNTZA

enero 8, 2008

Dokumentu honetan garaun paralisia dutenen premiaak aztertzek tresna bat  aurkezten dizuet.2-paralisis.pdf

Artikulu honetan, garun-paralisia.doc, garun paralisiarekin lotuta dauden heziketa premia bereziak, hizkuntzarekin lotuta besteak beste.

Garuneko paralisia duten ikasleen garapen pertsonalik handiena ahalbidetzeko hezkuntza-premia bereziak zein diren zehazteko eta atentzio hori eraginkorragoa izateko nola eman behar den jakiteko, ezinbestekoa da, disciplina anitzeko ikuspegitik, hainbat arlotako ahalbideak eta eragozpenak ezagutzea: mugimendu, hizkuntza eta komunikazio, ezaguera, sentimen, afektibitate eta gizarte, ongizate eta osasunaren arloetan, hain zuzen. Premia horiek arinak eta iragankorrak edo larriak eta iraunkorrak izan daitezke; beti beharko dute banan-banako irakaskuntza, hezkuntza-prozesuan pertsona bakoitzaren ikasteko premia eta moduei erantzungo diena. Hala ere, esparruetako bakoitzean kontuan izan beharreko oinarrizko alderdiak aipa ditzakegu.

 screenshot-17_6_2007-17_47_28.jpg

HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA

  • Hizketaren garapena: arnasketa-erritmoan, artikulazioan… agertzen diren asalduak zuzentzea.
  • Hizkuntzaren garapena: egitura morfosintaktiko egokiak erabiltzea, sintaxi konplexuko esaldiak interpretatzea, ideiak hierarkikoki antolatzea…
  • Hizkuntzaren funtzioen garapena: komunikazio-asmoa garatzea, komunikazio-estrategiak erabiltzea.
  • Komunikazio-sistema handigarriak/alternatiboak erabiltzea.

  

GORPUTZ ESKEMA

enero 8, 2008

esquema-corporal-baraja.pdf giza-irudia-taula.doc

Semantika aztertzeko froga bat da. Honetan, umeen gorputz eskemen gaineko kontrola, berezko gorputz iruditik nola besteen ikuspuntutik grafiko batean adierazpen grafikoaren bidez,  konproba dezakegu. Froga honekin lotuta gorputz atalen irudizko baraja bat aurkituko duzue.

JOKU SINBOLIKOA

enero 1, 2008

Haur autisten ezaugarri nabari bat da joko sinbolikoetarako gaitasunik eza; horrek esan nahi du ezin dutela egin «gurasoen» jokoa, «medikuena» eta holakoak. Eta areago, ezin da frogatu sozialak ez diren jokoetan ere «nik hori edo hura izan nahi dut» delako planteamendua egiteko gauza direnik.Haur autistak normaltasunez jokatzen duela ematen du – esate baterako,jolaskotxe-lerro bat egin, edo pampin-etxe baten altzarietan pampinak jartzen dituenean , baina hari begira luzaro gelditzen bagara, ez dugu ikusiko aurrerapen handirik. Beti berdin egingo ditu gauzak, eta haserretu egingo da helduek edo lagunek parte hartu eta jokoa nolabait eraldatu nahi badute.Haur autista askok, simbolismo maila hori ere ez dute agertzen haien «jokoetan». Jostailuen elementu fisikoekin soilik egiten dute jolasa – hots, kotxeen gurpilak jirabiratuz edo pampinaren ilea bihurtuz -, jostailuen eta eguneroko benetako objektuen arteko erlazio sinbolikoa kontutan hartu gabe. Joko sinbolikoa pobrea izateak zera esan nahi du:

  • Haurrak elkar eragite sozialean aritzeko aukerak galtzen ditu, baita horrek dakarren baliozko ikaskuntza ere. Betebeharretan trebatzen bada, jokabide berri batera jotzen du
  • Haurrak, eta harreman sozialen izaera ulertzen hasten da. Joko sinbolikoa beste eginkizun mota ezberdinetan ere haurrarentzat lagungarria izan daiteke, horietako funtsezkoena mintzaira bera delarik.

Bistan dago mintzairaren garapenaren alderdi garrantzitsu bat holako joko batetik datorrela. Lengoaiaren garapenezko programa batzuk joko sinbolikoa eragin nahi dute hasieratik, lengoaia zuzenean irakasten hasi baino lehen, suposatzen bait dute hori aldez aurretik ikasi beharra dagoela nahitaez. Estrategia horrek ez omen du arrakastarik izango haur autistekin, baina egiaztatzen du joko sinbolikoaren garrantzia ezagutzazko garapenerako, lengoaiaren garapena ere horren barne delarik.