Archive for the ‘BESTEAK’ Category

GARUN PARALISIA ETA HIZKUNTZA

enero 8, 2008

Dokumentu honetan garaun paralisia dutenen premiaak aztertzek tresna bat  aurkezten dizuet.2-paralisis.pdf

Artikulu honetan, garun-paralisia.doc, garun paralisiarekin lotuta dauden heziketa premia bereziak, hizkuntzarekin lotuta besteak beste.

Garuneko paralisia duten ikasleen garapen pertsonalik handiena ahalbidetzeko hezkuntza-premia bereziak zein diren zehazteko eta atentzio hori eraginkorragoa izateko nola eman behar den jakiteko, ezinbestekoa da, disciplina anitzeko ikuspegitik, hainbat arlotako ahalbideak eta eragozpenak ezagutzea: mugimendu, hizkuntza eta komunikazio, ezaguera, sentimen, afektibitate eta gizarte, ongizate eta osasunaren arloetan, hain zuzen. Premia horiek arinak eta iragankorrak edo larriak eta iraunkorrak izan daitezke; beti beharko dute banan-banako irakaskuntza, hezkuntza-prozesuan pertsona bakoitzaren ikasteko premia eta moduei erantzungo diena. Hala ere, esparruetako bakoitzean kontuan izan beharreko oinarrizko alderdiak aipa ditzakegu.

 screenshot-17_6_2007-17_47_28.jpg

HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA

  • Hizketaren garapena: arnasketa-erritmoan, artikulazioan… agertzen diren asalduak zuzentzea.
  • Hizkuntzaren garapena: egitura morfosintaktiko egokiak erabiltzea, sintaxi konplexuko esaldiak interpretatzea, ideiak hierarkikoki antolatzea…
  • Hizkuntzaren funtzioen garapena: komunikazio-asmoa garatzea, komunikazio-estrategiak erabiltzea.
  • Komunikazio-sistema handigarriak/alternatiboak erabiltzea.

  

JOKU SINBOLIKOA

enero 1, 2008

Haur autisten ezaugarri nabari bat da joko sinbolikoetarako gaitasunik eza; horrek esan nahi du ezin dutela egin «gurasoen» jokoa, «medikuena» eta holakoak. Eta areago, ezin da frogatu sozialak ez diren jokoetan ere «nik hori edo hura izan nahi dut» delako planteamendua egiteko gauza direnik.Haur autistak normaltasunez jokatzen duela ematen du – esate baterako,jolaskotxe-lerro bat egin, edo pampin-etxe baten altzarietan pampinak jartzen dituenean , baina hari begira luzaro gelditzen bagara, ez dugu ikusiko aurrerapen handirik. Beti berdin egingo ditu gauzak, eta haserretu egingo da helduek edo lagunek parte hartu eta jokoa nolabait eraldatu nahi badute.Haur autista askok, simbolismo maila hori ere ez dute agertzen haien «jokoetan». Jostailuen elementu fisikoekin soilik egiten dute jolasa – hots, kotxeen gurpilak jirabiratuz edo pampinaren ilea bihurtuz -, jostailuen eta eguneroko benetako objektuen arteko erlazio sinbolikoa kontutan hartu gabe. Joko sinbolikoa pobrea izateak zera esan nahi du:

  • Haurrak elkar eragite sozialean aritzeko aukerak galtzen ditu, baita horrek dakarren baliozko ikaskuntza ere. Betebeharretan trebatzen bada, jokabide berri batera jotzen du
  • Haurrak, eta harreman sozialen izaera ulertzen hasten da. Joko sinbolikoa beste eginkizun mota ezberdinetan ere haurrarentzat lagungarria izan daiteke, horietako funtsezkoena mintzaira bera delarik.

Bistan dago mintzairaren garapenaren alderdi garrantzitsu bat holako joko batetik datorrela. Lengoaiaren garapenezko programa batzuk joko sinbolikoa eragin nahi dute hasieratik, lengoaia zuzenean irakasten hasi baino lehen, suposatzen bait dute hori aldez aurretik ikasi beharra dagoela nahitaez. Estrategia horrek ez omen du arrakastarik izango haur autistekin, baina egiaztatzen du joko sinbolikoaren garrantzia ezagutzazko garapenerako, lengoaiaren garapena ere horren barne delarik. 

AUTISMOARI BURUZKO ARTIKULUA

diciembre 24, 2007

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasiak bait dira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea “arraroa” dela.

artikulua-autismoari-buruz.doc

ASPERGER SINDROMEA

noviembre 26, 2007

asperger-ezaugarriak.doc

ASPERGER SINDROMEAOrokorrean, Asperger Sindromea autismo-mota bat bezala ulertzen da. 40ko hamarka-dan, Asperger psikiatra alemanak aztertu zuen gaixotasuna, eta hortik datorkio izena Sin-dromeari. Asperger-ek gainontzekoekin erlazionatzeko eta komunikatzeko orduan zailtasun handiak zituzten haurrekin egin zuen lan.Oinarrizko hiru zailtasun Asperger Sindromea duten pertsonek arazoak dituzte gizarte-elkarreraginean eta gizartean komunikatzeko orduan, eta ez dute pentsamendu-mailako malgutasunik gerta daiteke irudimen pobrea izatea, interesak oso biziak edo mugatuak, eta ohiturekiko atxikipen izugarria. Diagnostiko bat landu ahal izateko, arlo bakoitzean (oinarrizko hiru zailtasunak izenez ezagutzen ditugunak), minusbaliotasun-mota eta minusba-liotasun-maila desberdinak bereizi behar dira. Hori esan ondoren, argi eta garbi ulertubehar da gaixoek bizi ditzaketen zailtasunen larritasuna, eta zailtasunek duten agerpenadesberdina izan daitekeela. Horrez gain, gogoan izan behar dugu, Asperger Sindromea duten gizabanakoek, bakoitzak izandako banakako bizi-esperientziek moldatutako berariazko nortasuna dutela (síndrome hori ez duen jendearekin gertatzen den bezalaxe).Autismoaren kasuan bezala, Asperger Sindromea arazo organiko batek eragiten du eta ez jasotako heziketak. Autismoa duten pertsonen kasuan ez bezala, Asperger Sindromea duten pertsonek arazo gutxiago izaten dute hizkuntza garatzeko, eta ikaskuntzari dagokionez ere, zailtasun gehigarri gutxiago izan ohi dute. Autismoaren eta Asperger Sindromearen oinarri psikologikoa zein den oraindik ez da lortu argi eta garbi zehaztea

.sindrome-asperger_equipo_deletrea.pdf

AUTISMOA

noviembre 26, 2007

NOLAKOAK DIRA HAUR AUTISTAK?

Lehen autismo-agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismoarazodun haurrengan ikusten diren ezaugarririk nagusienak: oso pasiboak izatendira, ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen eta inguruan dituzten pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta, zenbaitetan gurasoek semea edo alaba gorra dela pentsatzen dute, esaten dizkioten soinuei eta hitzei ez baitie erantzuten.

Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa ez den komunikazioaren alderdi zabalagoek egiten dute huts, hala nola, komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta gizarte-ingurunea eta inguruan dituztenen interesak, nahiak eta emozioak ulertzeko zailtasunak.

Alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak, haur-garapenaren hasiera-hasieratik daude alteratuta. Hona hemen zenbait adibide:

• Lehen hilabeteetako garapenean ezaugarri izan ohi diren aurre-hartze jarraipideak ez dituzte hartzen, ezta haurtxoengan ohikoak diren gizarteonarpen eta atxikimendu motak ere (adibidez, norbaitek hartu behar dituenean besoak altxatzea).

• Haurraren ekintzak gero eta mugatuagoak eta zorrotzagoak bilakatzen dira. Ez dute gauzak aztertzeko jakinminik izaten, hori izaki lehen urteko azken hiruhilekotik aurrera haurren jokabidearen berezitasuna.

• Bestalde, deien eta eskarien bidez garatzen diren intentziozko komunikaziojokabideak alteratuta egoten dira erabat edo ez dira gertatzen. Horrela, garapenerako berebiziko garrantzia duten zenbait jokabide funtzional, hala nola, jolasean egiteko eta imitatzeko jarraipideak eta komunikazio-keinuen eta ahoskapenen erabilera, ez dira lortzen edo galdu egiten dira gutxinaka gutxinaka.

• Aurreko sintomekin batera, hainbatetan, haur autistarentzat eta inguruan dituenentzat oso asaldatzaileak izaten diren bestelako alterazioak ere agertzen dira: jateko arazoak, lo-falta, kitzikaberatasun ulertezina eta kontrolakaitza, pertsona eta leku ezezagunen beldur izatea etab.

Hitz gutxitan esateko, haur autistengan alterazio eta jokaera jakin batzuek batera agertzen dira:

• Alterazioak gizarte-elkarreraginaren garapenean

• Irudimen-alterazioak

• Komunikazio-alterazioak

tecnologia-para-autistas.pdf

espectro-autista-construccion-del-conocimiento.pdf 

Atal honetan autisteekin kominikazioa lantzeko zenbait baaliabide eta autismoari buruzko zenbait gomedio aurkituko dituzue.