Archive for the ‘LATERALITATEA’ Category

GORPUTZ ESKEMA

enero 8, 2008

esquema-corporal-baraja.pdf giza-irudia-taula.doc

Semantika aztertzeko froga bat da. Honetan, umeen gorputz eskemen gaineko kontrola, berezko gorputz iruditik nola besteen ikuspuntutik grafiko batean adierazpen grafikoaren bidez,  konproba dezakegu. Froga honekin lotuta gorputz atalen irudizko baraja bat aurkituko duzue.

LATERALITATEA LANTZEKO UNITATE DIDAKTIKOA

diciembre 24, 2007

LATERALITAREAREN GARAPENARAKO EKINTZAK: erritmoa eta gorputz eskemaren garapena.

 ETAPA – ZIKLOA- KURTSOA: Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan landu daitekeen proiektua litzateke hau, hau da, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, hala ere kontuan izan beharko dira ikasle bakoitzaren egoerak eta behar izanez gero egokitzapenak egiteko aukera izango dugu.  Era berean ere Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan zailtasunak agertzen duten umeekin erabiltzeko aukera ematen digu, hala ere guk H.H –ko geletara bideratuko dugu.  

JUSTIFIKAZIOA:             Haur baten bizitzaren lehenengo urteetan,  ondo eraiki behar da bi hemisferioen funtzio integratuak eta elkarren arteko komunikazioa egon dadin estrukturak zehaztu (Cuerpo Calloso). Komunikazio honen ondorioz espazioan eta denboran orientatzeko ahalmena sortuko da, eta hau ezinbestekoa da hizkuntza idatzia dekodifikatzen  eta interpretatzen ikasteko (hizkiak eta zenbakiak).  Era berean, gorputzaren ikuspegi egokiarekin lot dezakegu ere lateralitatea. Beraz, ekintza ezberdinen bidez lortu behar dugu gorputza eta espazioaren arteko harremana, hau da, gorputzaren kontzientzia espazioan eta honek bertan egin dezakeen gauza ezberdinak.     5 -6 urte inguruan, hau da, Haur Hezkuntzaren amaieran, haurrek ezkertiar edo eskubiko nagusitasuna izan behar du eta era berean hemisferio bakoitzaren funtzioak banandu hauek konplementa ahal daitezen.       

     

GORPUTZ ESKEMA

diciembre 24, 2007

3-5 urteko haurren eboluzioaren ezaugarriak

Adin-tarte horretan, gorputz-eskema erabat finkatzen da, eta gorputz atalak identifikatu egiten ditu haurrak. Horrekin batera, haurra lateralitatea lantzen hasten da, alde bat / beste alde bat kontzeptuen bitartez. Ikasleak, Haur Hezkuntza amaitutakoan, 6 urte inguru dituztela, norberaren ezkerra eta eskuina bereizten hasten dira

.psikomotrizitatea.doc

EZKERTIAR IZATEA

diciembre 24, 2007

Zer ote da ezker izatea?Jende asko ezkerra da (populazioaren %10-15), baina gaur egun ez da erdi ezindutzat hartzen, minusbaliatutzat jotzen. Beraz, zerbait aurreratu dugu zientziari eta kulturari esker.Kontu genetikoa ala ausaz egokitua? ikertzaileak ez dira ados jartzen zergatik den norbait eskuin ala ezker.

 ezkertiar-izatea.doc

DISLEXIA

diciembre 24, 2007

Denok ezagutu dugu txikitan irakurtzen ikasteko orduan besteek baino arazo gehiagozituenik. Ez harritu horrelako batzuk dislexia baldin bazuten. Garai batean, beharbada, ez zitzaien behar adinako arretarik jarriko horrelako arazoei, baina, gaur egun, lehenbailehen atzeman eta zuzentzen saiatzen dira profesionalak.

2-3-urteko-umeen-lateralitate-programa.doc

Gurasoentzako aholkuak

• Irakur itzazu ondoko aholku horiek1, gurasoentzat dira.  

Gurasoentzako etxeko lanak

Hona hemen aholku sinple batzuk  etxean bertan aurreegiteko:

• Arreta gehiago eman umearen esfortzuei, lortuko duen errendimenduaribaino. Dislexiak segurtasun-eza handia sortzen dio umeari; horregatik dahain garrantzitsua umearen ahaleginak eta arrakasta txikiak onartzea etabaloratzea, bere konfiantza-maila gehitzeko.

• Bere liburuak umearekin batera irakurri, irakurketa-prozesua abentura interesgarriaeta gustukoa izan dadin.• Ariketa ugari eta errepikapen-saio asko eskaini. Umeak behin eta berriz aritubehar du, gauzarik sinpleenekin bada ere.• Konparazioak alde batera utzi, bere anai-arreba eta lagunekin batez ere.

• Inoiz ez utzi umea barregarri bere akatsengatik; ezta alfer edo baldartzathartu (ez baitira horrelakoak); are gutxiago beste inoren aurrean.

• Indartu eta sendotu bere autonomia pertsonala.Dislexikoa izateagatikez dute gurasoen gehiegizko babesik behar.

• Ez dramatizatu, ezta arazoa neurritik atera ere. Umea gurasoen angustiazkutsa daiteke, alfer-alferrik kutsatu ere.

DISLEXIA

diciembre 24, 2007

Neurologiaren gaineko azken ikerketek azaldu dutenez bizitzako lehen urteak erabakigarriak dira, pertsonak gara dezakeen gaitasun intelektuala mugatzen dutelako. Horrela, txikitatik ikaslea ikasteko egoera egokietan jartzen badugu bere gaitasun intelektuala biderkatu egin dezakegu. Dagoeneko ez da adimen-koziente altu edo baxuaz hitz egiten inteligentzia gaitasunaz baizik. Eta azken hau ikasleen gaitasun intelektuala hobetzeko asmoz Lehen Hezkuntzako lehenengo urteetan adimena hezi eta trebatzearen emaitza baino ez da. dislexia.doc Giza garuna bi hemisferiotan banatzen da. Ezker hemisferioaren berezko gaitasunak logika, analisia , pentsamendu sekuentziala dira; linealki prozesatu eta arrazoitzen du, laburbide edo zeharbiderik gabe; gauza berriak hartzea eta onartzea kosta egiten zaio; denbora, ordena, giza ohiturak gobernatzen ditu;hitzekin dabil eskuin hemisferioa, aldiz,sortzailea da, musika, pintura, artea … ditu gogoko; ez du analizatzen orokorrean irudikatzen du, hitzik gabe, irudiekin; funtzionamenduan batetik bestera jauzi egiten du intuizioari jarraituz; ez du ez arauez ez denboraz ulertzen, bere alternatiba eta irtenbide propioak bilatzen ditu. Bada, estimulazio goiztiarrerako egitasmoak bi hemisferioen erabileran trebatzen du, bereziki eskuinekoa indartuz, hori baita normalean lan gutxien egiten duena. Honek arazoen ebazpenetan gaitasun kognitiboa areagotzea dakar, arrazoibide logikoaz gain intuitiboa ere erabiltzen baita.Ume guztiek ikasteko gaitasun desberdina dute, eta, horregatik, batzuentzat errazagoak gertatzen dira idazketa eta irakurketa beste batzuentzat baino. Hala ere, desberdintasun horiek, logikoak izanik ere, ez digute aitzakiarik ematen arazoa ezkutatu edo bazterrera uzteko. Gure umeak zailtasun handi samarrak baldin badauzka ezagutza horiek eskuratzeko bidean, kontuz, litekeena da eta umea dislexikoa izatea Urte askoan, idazteko eta irakurtzeko zailtasunak zituzten umeak alfertzat, gutxi saiatutzat eta gainerako umeak baino “tontoagotzat” hartu izan dira. Zorionez, okerreko uste hori atzera geratu da; gaur egun ez da horrela pentsatzen, horietako ume askoren atzean pertsona dislexiko bat egon daitekeelako, laguntza berezia behar duen ume bat, alegia.Ikaskuntzari dagozkion beste asaldura askotan bezala, lehenbailehen detektatzea ezinbestekoa da, umeak arazorik izan ez dezan helduaroan gizarte mailan eta lan-munduan integratzeko.Dislexia erabat argitu gabeko enigma bat da oraindik ere, eta aditu guztiek ez dute onartzen arazoa existitzen denik ere. Esate baterako, zenbaiten ustez, dislexia egoteko ezinbestekoa da asaldura neurologikoak egotea.

denborazko sekuentziak eta entzumenezko memoria

diciembre 17, 2007

denborazkoak-entzumenezko-memoria.doc

denborazko-sekuentziak.doc

Hauek dira denborazko sekuentziak eta entzumenezko memoria behatzeko eta aztertzeko tresnak.

espazio orientabidea HH3.mailan

diciembre 17, 2007

espazio-orientabidea-ebaluapena.doc

espazio-orientabidea-kolorez-eredua-makilakixki.doc

Bertan aurkitu ahal duzue lateralitatearen esploraziorako erabiltzen ditudan zenbait tresna.

LATERALITATEAREN ESPLORAZIOA

noviembre 20, 2007

Garunaren hemisferioakBi hemisferio daude garunean: eskuinekoak gorputzaren ezker aldeko mugimenduak zuzentzen ditu eta ezkerrekoak eskuin aldeko mugimenduak. Garunak, beraz, gorputza ‘era gurutzatuan’ kontrolatzen du eta, ia beti nagusia ezkerreko aldea denez, agindu gehien-gehienak gorputzaren eskuin aldera doaz. Honetan ezkerrak dira salbuespen, beraiengan alderantziz gertatzen baitira gauzok: eskuin hemisferioa dute nagusi eta, ondorioz, ezker aldera igortzen ditu agindurik gehientsuenak. Honelako arrazoi neurologiko sendoei esker, mintzairaren ardura ezker hemisferiokoa dela frogatu da ikerketa batzuetan. Hortik abiatuta, teoria askok diote bertan daudela beste hainbat funtzio:idaztea, ahozko mintzamena, logika eta pentsaera abstraktua. Aldiz, eskuin hemisferioari dagozkio adierazpen emozionalaren kontrola, mimikazko mintzaira, musika eta artearekiko sentsibilitatea. Banaketa honek ezker hemisferioak zuzentzen zituen funtzioak garrantzi handiagokoak zirela adierazi zienez zientzialariei, nagusitzat jo zuten delako hemisferioa. Egungo teoriek, berriz, kolokan jartzen dute eskuin hemisferioak betetzen dituen eginkizunak -sormen eta irudimenari dagozkionak- bigarren mailakoak direla. Ikasketaren helburua: eskuin behartuak ez sortzeaEzker-eskuin gaia jorratzen denean, bitako hemisferio baten nagusitasunak lateralitatearekin daukala zerikusia diogu. Lateralitatea bete-betekoa da hemisferio batek alde bereko esku, oin eta begia menperatzen dituenean; baina gorputzeko hiru atal horiek, eskua, begia eta oina menperatzeko ardura bi hemisferioen artean banatzen denean zeharkakoa da lateralitate hori. Azterketa batzuek diotenez, gizaki primitiboak berdin-berdin erabiltzen zituen ezker-eskuin eskuak, bata zein bestea alegia, baina azkenean lantza eskuinarekin erabiltzea nahiago izan zuen, iruditzen zitzaiolako hartara borrokako alderdirik erasogarriena, bihotza, hobeto babesten zuela. Areago, ikerlari zenbaitek diote gu gehienak ezker-eskuin peto-petoak garela jaiotzez, baina alde baterako ala besterako joera berehala agertzen dugula umetan. Haurtxo batek bi hilabete baizik ez duenean ikus dezakegu nola banatua duen lateralitatea, hau da, nola banatzen dituen eskuma edo ezker eskuaren ardurak. Datuak ez dira erabatekoak. Dena den, berriro diogu, oraintsu arte ezker izatea ezintasun antzeko zerbait zela. Beraz, azterketa zorrotz gutxi dago kontu honen gainean. lateralitatearen-esplorazioa.doc lateralitaearen esplorazioarako tresna bat da

LATERALITATEA

noviembre 20, 2007

Lateralizazioa esaten zaio umeak bere gorputzaren alde bat bestearen gainetik nagusitzeko bizi duen prozesuari. Normalean, lateralizazioa ez da finkatzen 5 edo 6 urte arte, baina badira ume batzuk txikitatik argi eta garbi azaltzen dutenak alde baten nagusitasuna. Bertan  aurkituko dituzue: